
2023
Liburuen, egunkarien, aldizkarien eta partituren erabileraren ondorioz sortutako egile-eskubideen egoeraren azterketa.
2024
Kultura idatzian egileen eta editoreen lanaren balorazioari eta ordainketari buruzko azterketa, bai eta herri- administrazioak bete beharko lukeen zereginari buruzkoa ere.
2025
Kultura idatziari eta egile-eskubideei buruz eta Herri Administrazioek, adimen artifiziala nagusi den ingurunean, haien babesa eta jasangarritasuna bermatzeko bete behar duten zereginari buruz gizarteak duen iritziaren azterketa.
Kultura Idatziaren Iraunkortasunaren Behatokia CEDROren ekimena da, eta helburu nagusia du aztertzea zein den argitalpen-sektoreko egileen eskubideen egoera Espainian. Era horretara, argitalpen-sektorearen iraunkortasuna bermatuko duten aldaketen berri eman, eta horiek sustatu ahal izan ditugu. Sektore horrek % 1,2ko ekarpena egiten dio herrialdeko BPGari, eta atzerriko merkatu-kuota handieneko hirugarren argitalpen-industria da nazioartean.